ONDU AGUAKATEAK

Lurrak emana, eskuek zaindua, naturak biribildua.
Hala sortzen dira gure aguakateak

ONDU

ONDU AGUACATES DE GETARIA

El caserío Eguzkitza de Getaria, de espaldas al mar, se encuentra orientada al sur, resguardada, bañada por la luz y el calor del sol desde el amanecer hasta el atardecer. 


Y en la ladera soleada crecen nuestros aguacates, frente a la sierra de Izarraitz. Pero hasta estos campos también llega la brisa marina y de esa mezcla de calor y salinidad nacen nuestros frutos tan deseados.

Getariako Eguzkitza baserria, itsasoari bizkar emanda, hegoaldean dago, babesean, eguzkiaren argi eta epelean. 

Eguteran ditugu gure aguakateondoak, maldan, Izarraitz mendilerroa parez pare dutela. Baina iristen da zelai hauetara itsasoko brisa ere. Berotasun eta gazitasun horren emaitza izanik gure fruitu hauek. 

ONDU Aguakateen atzean gaude gu, Asier eta Agurtzane. Bikote, guraso, eta orain, lankide ere bagara, bidelagun, finean. Bakoitzak bere lana, bere izaera baina ilusio berdin bat ONDU Aguakateekin. 

2022an Eguzkitza baserrian sasiak janda zituen hainbat lursail biziberritu eta nekazaritzara bideratutako proiektu berri bati ekiteko asmoz otu zitzaigun aguakateondoak landatzea. Amets hori egikarituta ari gara familiako lurretan jarritako 800 landare zaintzen, gurean eta gure eskuz elikagai jasangarriak zuenganatzeko. Beti ere, naturaren erritmoak zainduta eta teknika eta substantzia kimikorik erabili gabe. Gure zaintza bakoitzaren atzean beraien erantzuna jasoz, eman eta jaso. ONDU lantzeaz gain, gauzak eta zaintza, ondo egitea ere badelako.

Ondu-42-aguakateak

ondu

Gure aguakateen hautaketa

Deskubritu Hass, Bacon eta Fuerte aguakateen hautaketa.
Utzi haien zapore indartsuak jatorri bakar eta berezi batera garamatzaitezela.
ONDU AGUAKATEAK
ONDU Getariako Aguakateak.

ondu ongarritzea da,...

…halaxe ongarritzen ditugu gure aguakateak abonu organikoarekin, lurrari behar duena emanez.

ondu ontzea da,...

fruitua heldutzea, aguakatea behin zuhaitzetik biltzean ontzen den fruitua da. 

 

ondu hobetzea da,...

gauzak ondo egitea, edo saiatzea. Maite duguna, gustoko duguna ondo egitea atsegin dugu, behar duen denbora eta arreta eskainita. 

 

ondu hori eta gehiago izan dadin. Hemen gatoz gu!

ONDU AGUAKATEAK

Ondu aguakateak
Asier ondu aguacates

Nortzuk gara

ASIER

Asier, Aizarnazabalkoa. Herri txikia baina baserriari eta lehen sektorearekin gertutasuna izan duena. Agurtzaneren ondoan ONDU aguakateekin hasi arte nekazaritza munduan askorik murgildu gabea zen. Orain 2022tik gaurraino sartutako ordu guztiak bizkar gainean, arazo eta oztopo bakoitzarekin ikasiz. 

Langile saiatua, erronka bakoitza tinko heldu eta amaiera arte eramaten du. Bere helburua argia da:  lana ondo egitea, dedikazio eta seriotasunez. 

Nortzuk gara

AGURTZANE

Agurtzane, Eguzkitza baserrian jaioa. Lehen sektorerako lotura betidanik bizi izan du etxean. Ekintzailetza maite eta enpresa ikasketak burutu zituen. ARTADIA.eus-ko sortzailea eta orain berriz ere baserrian beste ibilbide bati heltzea erabaki zuen, oraingoan proiektu pertsonal honekin. Asko maite ditu proiektu txikiak, mimoz eta dedikazioz egindako produktuak. 

Langile saiatua, produktu bakoitzaren atzean dagoen detaile bakoitza zaintzea du helburu. Bezeroekin harreman zuzena eta landutako tratua izatea asko atsegin du eta beraiek ekoitzitakoak nola estimatzen dituzten ikusteak bere lanari zentzua ematen diola dio.

agurtzane ondu

ondu

Artadiak, Getariako inguru ederrean kokatuak, fruitu berde bikaina eskaintzen digu: ahuakateak.

Bere eremuan kontu handiz landuta, ahuakate bakoitzak dedikazio eta pasio istorio bat gordetzen du.

Klima idilikoa eta kostaldeko eskualde honetako lur emankorra konbinatu egiten dira kalitate bikaineko fruituak sortzeko.

Naturarekiko eta tradizioarekiko maitasunak bere laborantza eta uztaren urrats bakoitza islatzen du. Lehen hozkadatik hasita, bere ehundura krematsuaz eta zapore bikainaz gozatuko duzu.

Getariako Artadiako ahuakateak gozamen gastronomiko bat izango dira, mokadu bakoitzean euskal zelaitetatik eta kostaldetik barrena barraiatuz.

PRODUCTOS

DESCUBRE NUESTROS PRODUCTOS

Productos elaborados con carnes de primera calidad aplicando un modelo de ganadería que garantiza el más alto nivel de Trazabilidad y Bienestar Animal.

HARPIDETU GURE BULETINERA

Izena / Abizenak
ONDU AGUAKATEAK

BENETAKO ZAPOREA / SABOR VERDADERO

GURE BIDALKETAK

JASO ZURE ESKAERA 48-72 ORDUTAN*
(LAN EGUNAK)

ORDAINKETA SEGURUA

ORDAINKETA %100 SEGURUA
GURE ONLINE DENDAN

TOKIKO NEKAZARITZA

GETARIAKO
AGUAKATEAK

BIDALKETA GASTUAK DOAN 60 EUROTIK GORAKO EROSKETETAN

Shopping Cart